XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILA Apirilaren 12ko 109/1988 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordea izendatuz.

Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18garren atalak j idazatian, 26garrenak 6. zatian eta 29garrenak diotenaren arauera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Apirilaren 12ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Juan Carlos Girbau García Jauna izendatzea Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuorde.

2. Atala.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko indarrean.

Gasteizen, 1988.eko Apirilak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.